![]() |
| Sogo,
rock melodikoko talde bat da. Bere errepertorioa hiru hizkuntzaz osaturik
dago, euskara, gaztelania eta ingelesa. Talde barnean, musika mota ezberdinak
nabarmentzen dira ideiak proposatzerako orduan eta honek aukera ematen du
rock-a, pop-a, metala, erritmo Karibearrak... arazorik gabe nahasteko. Taldea, Bilbon 2005ko otsailean sortzen den arren, bere partaide gehienak aurrez ere izan dute esperientzia musika munduan, esan daiteke, jada badoazela denbora bizkaiko eszenatokietan. Taldearen hasierako formazioan, honako hauek hartzen zuten parte: Igor (bateria), Luar (perkusioa), Kos (baxua), Alvaro (saxoa), Saskia (biolina), Flx (gitarra), Maria (ahotsa) eta Ander (fagota); hilabete batzuk geroago, patuaren ondorioz, Anderrek taldea utzi behar izaten du eta Saskia Rotterdamera joaten da bere biolineko ikasketak jarraitzera, eta gurekin jotzen du ahal duenean. Gaur egun, seikote bezala azaltzen dira eszenatokietan, beraien lehen diskoa grabatzeko prestatzen diren bitartean. |